Debegesak bezeroen morositatea kudeatzeko ikastaroa antolatu du

plaentxia_com 2010ko ots. 23a, 12:01
Debabarreneko enpresetako enpresa kudeatzaileei, finantza arloko arduradunei, administrariei eta komertzialei zuzenduta dago. 
 
 
 
"Berankeriaren edo morositatearen kudeaketa" da Debegesak antolatu duen ikastaro berriaren izenburua; martxoaren 9an eta 10ean izango da ikastaroa, 08:30etik 13:30era Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitaingo industrialdean. 
 
Eraginkor Consulting enpresa arduratuko da eskolak emateaz. Ikastaroa Debabarreneko enpresetako kudeatzaileei, finantza arloko arduradunei, administrariei eta komertzialei begira antolatu dute. Besteak beste, berankeria prebenitzeko sistemak aztertuko dituzte, bezero berantiarren gainean jardungo dute eta berankeriaren aurkako neurriak ezartzen dituen legeaz arituko dira. 
 
Izena emateko azken eguna martxoaren 5a da. Interesatuek Debegesara jo behar dute, 943 82 01 10 telefono zenbakira deitu edo pymes@debegesa.com helbide elektronikora idatzita. Ikastaroak 150 euroko kostua du.