Gasteiztarrek eta plaentxiarrek Egunkariaren alde egin zuten Karakaten

plaentxia_com 2010ko ots. 22a, 12:10
Hogei mendizalea inguru igo ziren Karakatera "GEUrekin mendira" Gasteizko elkarteak antolatutako Egunkariaren aldeko talde argazkia ateratzera.
 
 
 
 
 
Atzo goizean, gasteiztarrak eta soraluzetarrak Karakaten elkartu ziren Egunkariaren aldeko talde argazkia ateratzeko. Irteera Gasteizko GEU Gasteiz Euskara Elkarteak eta "GEUrekin mendira" Gasteizko mendi elkarteak antolatu zuten. Mendira joateko eta mendian euskaraz egiteko helburuarekin hilero egiten dute mendi irteeraren bat eta asteburu honetan Irukurutzeta-Karakate ibilbidea aukeratu dute.
 
Goizeko 10:15 inguruan zapaldu zuten tontorra. Egunkariaren aldeko kartela atera eta haizeak airean eraman aurretik ongorengo argazki hauek atera zituzten.
 
{mosimage} 
 
{mosimage}
 
{mosimage} 
 
{mosimage}