Nerviosah, Karkaba eta Atraku gaur gaztetxean

plaentxia_com 2010ko ots. 19a, 15:24
Hardcore, anarkokrust eta punk gaua 22:00etan hasita. Nerviosah zuzeneko baten.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur gaua gogor dator gaztetxean. Hiru talde, zein baino zein gordinagoak arituko dira gaueko 22:00etatik aurrera.
 
Nerviosah, Bilbon 2006an sortu zen taldea da. Mariñe ahotsean, Tiju gitarran, Ajo bajuan eta Goñi baterian. Urte berean kaleratu zuten euren lehenengo maketa.
 
Karkaba berriz Azpetiko taldea da. Urteak daramatzate oholtza gainean anarkokrust, hardcore edo punka lantzen. Atrakuk punk hardcorizatua eskainiko du. 2006an kaleratu zuten "Moketia", eskuz egindako diskoa, hamalau kantuz osatua. Orain, taldea bere amaierara iristen ari da. Gaurko kontzertuaren ondoren, Valentzian eta Galizian joko dute eta horrekin bukatuko da Atrakuren ibilbidea.