Domeka goizean Egunkariaren aldeko argazkia Karakaten

plaentxia_com 2010ko ots. 19a, 12:58
Domeka honetan Geu Gasteiz euskara elkartekoak etorriko dira Soraluzera. "GEUrekin mendira" Gasteizko mendi talde bat da eta bi helburu dituzte, mendira joatea eta euskaraz egitea. Irukurutzeta-Karakate ibilbidea egingo dute.
 
 
Gasteizko Geu Gasteiz euskara elkarteak eta "GEUrekin mendira" Gasteizko mendi taldeak Karakatera irteera antolatu dute domeka honetarako "Egunkaria libre" lelopean. Irukurutzeta-Karakate ibilbidea egingo dute eta tontorrean Egunkariaren aldeko talde argazkia aterako dute. Elkarteak hilean behin egiten du mendi irteeraren bat. Helburua, mendira joatea eta mendian euskaraz egitea. 
 
Gorbeian egun berean Egunkariaren talde argazkia ateratzeko deialdiarekin bat eginez, eurena aterako dute Karakaten goizeko 10:15ean. GEUrekin mendira taldeak Soraluzetar guztiak animatu nahi ditu argazkia ateratzera.