31 urteko soraluzetarrak istripua izan du motorrean

plaentxia_com 2010ko ots. 17a, 11:59
Embalajes Ansola pareko bihurgunean aurrez-aurreko istripua izan zuten motorrak eta autoak. Bidean geratuta zegoen gidari batek telefonoaz ateratako argazkia.
 
 
 
 
 
 
 
Atzo arratsaldeko 14:20 inguruan, S.A. izeneko 31 urteko motorzale plaentxiatarrak istripua izan zuen GI-627 errepidean, Soraluzeko Embalajes Ansola fabrika pareko bihurgunean. Motorrak, 600 cm kubikoko Yamaha IZF bat eta Peugeot 306 autoak elkarren aurka eta aurrez-aurre jo zuten.
 
Soraluzetarrak zenbait lesio jasan zituen eta berehala Mendaroko ospitalera eraman zuten. Istripuak bide bat ixtea ekarri zuen eta auto-ilada txiki batzuk sortu ziren errepidean.