Laskurain kiroltasun sariaren buru

plaentxia_com 2010ko ots. 15a, 12:46
Azken jardunaldiaren ostean 12 puntu jaso ditu.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Laugarren jardunaldiaren ostean, Aritz Laskurain KUTXAk ematen duen "kiroltasun saria" jasotzeko lehenengo dago 12 punturekin. Beroiz, 11 punturekin eta Pascual 10 punturekin dira saria lortzeko bigarren eta hirugarren hautagaiak .
 
"Kiroltasun saria" KUTXA txapelketako babesleak eta eskupilotako enpresek ematen duen saria da. Kirolariek puntuak lortzen dituzte kirolean jarrera edo jokabide onak dituztenean, puntu bat, bi edo hirurekin. Epaimahaia, epaileek, kazetariek eta zaleek osatzen dute.          
 
Garaipenaren ostean, Donibane Lohitzune buruan
Laskurainek Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu zuen Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia. Gonzalezekin batera, 22-18 irabazi zioten Bengoetxea IV eta Ibai Zabala bikoteari eta Asegarcekoak txapelketatik kanpora gelditu dira. Hurrengo partidua Donibane Lohitzunen jokatuko dute zapatuan, Olaizola I eta Apraizen aurka.