Aratusteetan denok kalera!

plaentxia_com 2010ko ots. 10a, 12:31
Desfileak, dantza saioak, kontzertuak, txokolatada... Ondo pasatzeko behar adina ekitaldi antolatu ditu Soraluzeko Udalak, Kukumixo Aisialdi Taldea, Atxolin Guraso Elkartea eta Urrats Dantza Taldeak aurtengo aratusteetarako. Zahar, gazte eta ume, denek aukiko dute ondo pasatzeko aukera. Eman begiratu bat egitarauari, zapatuan mozorroa jantzi eta denok kalera!
 
 
 
 
 SORALUZEKO ARATUSTEAK 2010
 
Otsailak 13, zapatua
 
-Eguerdiko 12:00etan, TRIKITILARI ETA BURUHAUNDIEN KALEJIRA, Musika Eskolako trikitilari taldearekin, herriko kaleetan zehar.
 
-Arratsaldeko 17:30ean, MOZORROEN DESFILEA, Zubi Nagusitik irtenda, txaranga, batukada, animazioa, traktora...
 
-Arratsaldeko 18:30ean, DANTZA SAIO PARTE HARTZAILEA, Urrats Dantza taldearen eskutik.
 
-Arratsaldeko 19:00etan, TXISTORRA ETA SAGARDOA, Plaza Zaharrean.
 
-Arratsaldeko 19:00etatik 20:30era eta 22:30etik 00:00etara, DANTZALDIA "Akerbeltz" taldearekin, Plaza Zaharrean.
 
Otsailak 15, astelehena
 
-Goizeko 10:30etik 13:00era, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako HAURRENDAKO JOLASAK eta eskulanak, polikiroldegian. Kukumixo eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatuta.
   
Otsailak 16, martitzena
 
-Arratsaldeko 17:30ean, HAURRENDAKO PLAY BACK LEHIAKETA, Herri Antzokian. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
 
-Arratsaldeko 18:30ean, TXOKOLATADA, Plaza Zaharrean.
 
-Arratsaldeko 18:30etik 20:30era eta 22:30etik 00:30era, DANTZALDIA, "Lisker" taldearekin, Plaza Zaharrean.
 
-Gaueko 23:00etan, HELDUENTZAKO PLAY BACK LEHIAKETA, Plaza Zaharrean. DBHko ikasleentzat eta helduagoentzat. 
 
Otsailak 18, eguena
 
-Arratsaldeko 16:00etatik 18:30era, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako HAURRENDAKO JOLASAK eta eskulanak, polikiroldegian, Kukumixo eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatuta.
 
Otsailak 19, barixakua
 
-Goizeko 10:30etik 13:00era, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako HAURRENDAKO JOLASAK eta eskulanak, polikiroldegian, Kukumixo eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatuta.
 
BIALDU ZUEN ARATUSTEETAKO ARGAZKIAK!!!
Bidali zure mozorro argazkia plaentxia@pilpilean.com edo aldizkaria@pilpilean.com helbideetara. Guk, MEDIATEKAn zintzilikatuko ditugu aratusteetako argazki guztiak. Eta gainetik, aratusteen hurrengo Pil-Pileanen alean ere, aratusteetako argazkiei tartea egingo diegu.