Musika eskolako sei piano ikaslek domina bana eskuratu dute "Andoaingo V Piano Jaialdian"

plaentxia_com 2010ko ots. 9a, 14:14
Euskal Herriko 900 ikaslek hartu zuten parte piano jaialdiko bosgarren edizioan. Sei piano ikasleak dominak lepoan eta diplomak eskuan dituztela.
 
 
 
 
 
 
Otsailaren 6 eta 7an "Andoaingo Piano Jaialdia" ospatu zen herri horretako Bastero Zentro Kulturalean. 900 ikasle elkartu ziren bertan, tekladun instrumentua jotzen duten abilezia neurtzeko. Soraluzeko Musika Eskolako sei ikaslek ere hartu zuten parte jaialdian eta arrakastatsu itzuli ziren etxera, seitik sei domina eskuratuta, lau zilarrrezko eta bi brontzezko dominekin. Hona hemen diploma lortu zuten sei ikasleen izenak:
 
Ignacio Arana, zilarrezko domina, A kategorian
Garazi Jauntsarats, zilarrezko domina, A kategorian
Abigail Montserrate, zilarrezko domina, A kategorian
Javier Arana, brontzezko domina, B kategorian
Maialen Oregi, brontzezko domina, B kategorian
Alejandra Rodriguez, zilarrezko domina, B kategorian