Kopla kantuan arituko dira Ezoziko Ama abesbatza eta txistulariak

plaentxia_com 2010ko ots. 4a, 14:33
Santa Ageda bezperan kalerik-kale arituko dira abesbatza eta txistulariak.
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur, otsailak 4 da, Santa Ageda bezpera, eta ohiturak agintzen duen moduan, Ezoziko Ama abesbatza eta txistulariak kalerik-kale ibiliko dira koplak kantatzen. Arratsaldeko 19:30ean hasiko dute kalejira. Makila eskuan hartuta eta baserritar jantzia soinean dutela urteroko ibilbidea egingo dute herrian zehar.
 
Musika Eskolak bihar ospatuko du Santa Ageda
Bihar arratsaldeko 18:30ean aterako dira Musika Eskolakoak kalera. Musikari koadrila handia osatuko dute bandaren laguntzaz, trikitilariekin eta eskolako abesbatza eta hizkuntza musikaleko ikasleekin. Ibilbidea Santa Ana kalean hasiko dute eta Kalebarren, Plaza Zaharra, Gabolatz, Iturburuko Zubia eta GIla Zubia zeharkatuko dituzte eta Plaza Barrian amaituko dute kalejira.