Mª Angeles Zabalak irabazi du berriz San Blas lehiaketa

plaentxia_com 2010ko ots. 3a, 15:11
Txuritxu goxodenda eta Ufala tabernako langileek osatu dute epaimahaia. Mª Angeles Zabalak, eskuinetik bigarrena, opilik goxoena prestatu du.
 
 
 
 
 
Eguerdiko 13:00erako zortzi San Blas opil zeuden Plaza Barrian, lehiaketarako ipinitako mahaian. Inguruan, umeak begiak irten beharrean, ostean mokadutxo bat ahora eramateko zain. Behetik begira, gurasoak, emakume asko eta parte hartzaileak. 
 
Txuritxu goxodendako Pili Espiga eta Arantxa Mendikute eta Ufala tabernako Oscar Oruesagasti izan dira epaileak. Banan-banan eta ur tragotxo bat edanaz, opil guztiak probatu dituzte. Ordu erdi beranduago eman dute epaia.
 
Aurten, bigarrenez, Mª Angeles Zabala plaentxiarrak irabazi du lehen saria, 51 puntu lortuta, 60 euro jaso ditu. Bigarren opilik onena, 39 punturekin Maite Zabalarena izan da eta 40 euro jaso ditu. Hirugarren, 38 punturekin, Unai Rodriguez izan da eta 20 euroko saria jaso du.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}