Bihar sarituko dute San Blasik goxoena

plaentxia_com 2010ko ots. 2a, 12:19
Hirugarren bider antolatuko da San Blas opilen lehiaketa. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar eguerdiko 13:00ean San Blas opilen lehiaketa egingo da Plaza Barrian eta bertan aurtengo opilik goxoena aukeratuko dute. Iazko edizioko irabazlea Maria Angeles Zabala izan zen. Ia zenbat gozogile animatzen diren parte hartzera!
 
Aurten hirugarren bider antolatu du Udalak San Blas lehiaketa eta izena emateko aukera dago udaletxean edo 943 75 30 43 telefonoan. Lehiaketako baldintza bakarra, opilak etxetik eginda eraman behar direla da. 
 
Opilen bedeinkazioa 11:30ean
San Blas lehiaketa baino zertxobait lehenago, goizeko 11:30ean, opilak bedeinkatuko dira elizan. Arratsaldeko 19:00etan berriz, ohiko meza egingo dute.