Gonzalez eta Laskurainen hurrengo lehia Idiazabalen izango da

plaentxia_com 2010ko ots. 1a, 12:42
Joan den zapatuan, Olaizola II eta Mendizabalek 22 eta 9 irabazi zuten Gonzalez eta Laskurainen aurka, Iruñako Labrit pilotalekuan jokatu zuten partiduan. Lapurtarraren eta plaentxiarraren hurrengo lehia datorren zapatuan izango da, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Aurkariak, Berasaluze VIII eta Begino izango dituzte. 
 
Sorako Jubenilek Urolari irabazi zioten
Futbolean Erregionalek 2-0 galdu zuten Amaikak Baten aurka. Datorren zapatuan Antzuolan jokatuko dute Aretxabaletaren aurka. Sailkapenean Sorako Erregionalak hamairugarren daude, 19 puntu batuta. Aretxabaleta zertxobait gorago dago, zazpigarren, 24 puntu batuta.
 
Kopa jokatzen ari diren taldeei dagokionez, Jubenilek hiru puntuak lortu dituzte Urolaren aurka 3-2 irabazi ondoren. Hurrengo neurketa datorren domekan izango dute, Urki eibartarren aurka Unbeko zelaian. Kadeteek Elgoibarren aurka galdu egin dute 3-2 ko emaitzarekin. Hauek ere, datorren domekan jokatuko dute Eibartarraken aurka.