Lurreko Telebista Digitala behin-betiko ezarriko da bihar

plaentxia_com 2010ko urt. 29a, 12:35
Hemendik aurrera, telebista ikusi nahi duenak egokigailu bat erosi beharko du.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera behin-betiko ezarriko da LTD, Lurreko Telebista Digitalaren estaldura herri osoan. Azkenean, aurreikusi baino zenbait aste beranduago ezarriko da aldaketa, baina gogoan izan, oraingoan behin-betiko izango dela. Beraz, bihartik aurrera telebista ikusteko modu bakarra LTD egokigailu bat erosita izango da eta bestela, egokigailudun telebista baten bitartez. 
 
Emisioak honako kanaletan hasiko dira:
63 Kanala: TVE1 / TVE2 / CLAN TV / CANAL 24 H
64 Kanala: ETB1 / ETB2 / ETB3 / ETB-SAT
66 Kanala: Teledeporte / VEO TV / Sony Entertainment / Disney channel
67 Kanala: Cuatro / CNN + / 40 Latino / La Sexta
68 Kanala: Telecinco, La Siete, FDF Tekecinco / Intereconomia
69 Kanala: Antena 3 / Antena Neox / Antena Nona / GOL TV