Pil-pileanek sagardotegira irteera antolatu du martxorako

plaentxia_com 2010ko urt. 28a, 13:52
Tiketak bihar ipiniko dira salgai Iratxo goxodendan, Arrano eta Gaztelupe tabernetan. 
 
 
 
 
 
 
 
Martxoaren 6an Astigarragako Oiarbide sagardotegira irteera antolatu du Pil-pilean Euskara Elkarteak. Tiketak bihartik aurrera eskuratu ahalko dira, 31 euroren truke bazkideek, 36 euro gainontzekoek, Iratxo goxodendan eta Arrano eta Gaztelupe tabernetan. Tiketak eskuratzeko azken eguna otsailaren 28a izango da. 
 
Irteera egunean, Gilako zubitik irtengo da autobusa eguerdiko 12:30ean. Bazkalostean, itzulerako ordua iluntzeko 21:00etan izango da.