Aurten ere egingo da San Blas opilen lehiaketa

plaentxia_com 2010ko urt. 27a, 12:09

Otsailaren 3an Plaza Barrian erabakiko da zein den opilik goxoena.

 

 

 

 

 

 

Aurten hirugarren bider Udalak San Blas opilen lehiaketa antolatu du. Soraluzen, inguruko herrietan moduan San Blasak egiteko ohitura dago eta herriko opilik goxoena aukeratuko da lehiaketa honen bitartez.

 

Lehiaketa San Blas egunean, otsailaren 3an (datorren eguaztenean) egingo da Plaza Barrian. Bere burua gozogile ontzat duenak izena eman nahi badu, jo dezala udaletxera edo deitu 943 75 30 43 telefonora. Opil guztiak etxetik eginda eraman beharko dira Plaza Barrira, eguerdiko 13:00ean.