Lehen Hezkuntzako ikastetxeko jangelako langileek greba eguna dute gaur eta ostegunean

plaentxia_com 2010ko urt. 26a, 14:11

ELA, LAB, UGT, CCOO sindikatuek deitu dute eta greba, langile azpikontratudunen lan baldintzak hobetzeko. Gaur jangela hutsik egon da.

 

 

 

Gaur eguerdian Plaentxi LH-ko ikastetxeko ume guztiak eskileratan behera zetozen. Gurasoek edo amama-aittittek lagunduta, bakoitza bere etxera joan da bazkaltzera. Izan ere, jantokiko langileek greba egin dute gaur eta etzi ere halaxe egingo dute, euren lan baldintzak hobetzearen alde.

 

Jantokiko langileen aldarrikapenek ondorengoa eskatzen dute: soldatak% 5ean igotzea, lanaldia 1'5 ordutik 2 ordura luzatzea, lan guztiak lanaldiaren barruan egitea eta formakuntza ikastaroak jasotzea haurrak behar bezala zaintzen ikasteko. Greba gaur eta eguenean, etzi, egingo dute.

 

{mosimage}
{mosimage} 

Gurasoak jangelan geratu ezin izan diren umeen bila joan dira.