Gonzalez eta Laskurainek erraz irabazi dute

plaentxia_com 2010ko urt. 26a, 13:19

Atzo Tolosan eskuz binakako txapelketako partidua jokatu zen eta Gonzalez eta Laskurainek erraz irabazi zioten Olaizola I eta Patxi Ruiz bikoteari.

Aspeko bikoteak alde handia izan zuen partiduko momentu batzuetan, 21-6 aurretik izan baitziren. Azkenean, Asegarcekoek, alde hori txikitu eta 22-15 amaitu zen partidua.

Hurrengo lehia Iruñean

Hilaren 30ean,  zapatuan izango dute Gonzalez eta Laskurainek hurrengo partidua, Olaizola II eta Mendizabal II bikotearen aurka, Iruñako Labrit pilotalekuan.