Tolosan irabazita, Gonzalez eta Laskurain txapelketan bigarren ipiniko lirateke

plaentxia_com 2010ko urt. 25a, 11:31
Gonzalez eta Laskurainek, Olaizola eta Patxi Ruiz izango dituzte aurkari gaur, 16:30etik aurrera Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eskuz binakako txapelketan aurrera doaz, eta gaurko partidua irabazita, Gonzalez eta Laskurain bigarren ipiniko lirateke aipatu txapelketako sailkapenean.
Erregionalek berdindu
Sorako Erregionalek 1-1 berdindu zuten Zestoaren aurka joan den asteburuan, Iraetako belar artifizialdun futbol zelaian. Hurrengo neurketa datorren zapatuan izango dute, Amaikak Bat-en aurka.