Soraluzeko misio taldeak Haitirako laguntza jasoko du

plaentxia_com 2010ko urt. 22a, 15:20
Urtarrilaren 25etik otsailaren 6ra bitartean jasoko dute laguntza Santa Ana kaleko 6. zenbakian duten lokalean.
( Merzedarietako Ahizpak Haitin laguntzen ari dira )
 
 
 
 
Iragan urteetan egin duen moduan, Soraluzeko Misio Taldeak Haitira bidaltzeko laguntza bilduko du datozen egunotan. Herriak Elkarlanean, Elizbarrutiko Misio Ordezkaritza eta Merzedarien Kongregazioarekin elkarlanean, hainbat laguntza humanitarioko kontainer bidaliko dituzte Haitiko Jacmel hirira.
 
Horrela, osasun materiala eta elikagaiak jasoko dituzte Santa Ana kaleko 6. zenbakian duten lokalean (lehengo Osuma denda zen lokal berean) ondorengo ordutegiarekin: 
Goizez, 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara. 
 
Osasun materiala eta elikagaien falta
Haititik, osasun materiala eta elikagaiak eskatu dituzte.  
 
  • Osasun materiala: analgesikoak, antibiotikoak, bendak, gasak, eskuzorroak, maindireak eta mantak eta udako erropak.
 
  • Elikagaiak: kontserbako latak, azukrea eta pasta, arroza, lentejak, garbantzuak eta olioa behar dituzte.
 
Horrez gain, laguntza ekonomikoa behar dute besteak beste ura edangarri bihurtzeko, makinen eta kontainerren kosturako eta Haitira bidaia ordaintzeko. KUTXA-ko ondorengo kontu zenbaki honen bidez ere lagundu daiteke: 2101 0030 92 0011012762
 
Soraluzeko misio taldeak urteak daramatza laguntza behar duten herrialdeei elikagaiak eta osasun materiala bidaltzen. Gainera, azken Santiago-Santa Ana jaietan Haitira laguntza bidaltzeko postua ipini zuten.