Autobusak antolatu dituzte zapatuko AHTren aurkako manifestaziorako

plaentxia_com 2010ko urt. 20a, 12:16
Autobusa Gilako zubian geratuko da eguerdiko 13:15ean. Autobusean izena eman nahi duenak Arrano tabernan edo Gaztetxean egin dezake.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
AHT GELDITU! Elkarlanak zapatu honetan Hendaia eta Irun lotuko dituen AHT-ren aurkako manifestazio nazionalera joateko deia egin du. Bertaratzea errazte aldera, Hendaiara heltzeko autobusak antolatu dituzte hainbat herritan. Soraluzetik eguerdiko 13:15ean pasatuko da, Gilako zubian. Izena emateko Arrano tabernan eta Gaztetxean egin daiteke. 
 
Manifestazioa arratsaldeko 16:00etan abiatuko da Hendaiako tren geltokitik Irungo zentrura arte, Santiagoko zubiraino. Hala ere, nahi izanez gero, goizeko 10:00etan AHT-ren aurkako mugimenduen topaketa egingo dute Hendaiako "Les Halles" aretoan.
 
Hendaiara joateko hainbat eragileren deia
Kapitalismoaren aurkako Alderdi Berriak, Abertzaleen Batasunak eta Aralar alderdiek manifestaziora joateko deia egin dute, eta adierazi "euskal herritarren beharretara egokitutako garraio publikoa" dela behar dena. Segi gazte erakundeak ere manifestaziora joateko deia egin du. ELB sindikatuak ere azaldu du "azpiegitura proiektu haundi hau ez doa bat lekuko garapen iraunkorraren ideiarekin".
 
Urtebete Urbinako manifestaziotik
Orain urtebete, urtarrilaren 17an, milaka lagun bildu ziren Urbinan Abiadura Handiko Trenaren aurkako martxa lasaia egiteko. Ertzaintza oldartu eta azken momentuan tentsio uneak bizi izan ziren. Emaitza, 30 zauritu baino gehiago egon ziren eta 8 lagun atxilotu zituzten. Zaurituen artean gainera, lau soraluzetar zeuden. Esate baterako, 23 urteko herritar bati sudurra pilotakada batez hautsi zioten.
 
{mosimage} 
  Urbinako manifestazioan hainbat soraluzetar zauritu ziren.