Artea kalera irtengo da Oreka Arten eskutik

plaentxia_com 2010ko urt. 19a, 12:23
Victor Arrizabalaga eta Artuto Andradek euren eskulturak ipiniko dituzte Plaza Barrian eta Oreka Art galeria inguruan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar goizeko 11:00ak aldean artea kalean gozatzeko aukera egongo da. Oreka Art arte galeriak antolatuta, Victor Arrizabalaga eta Arturo Andraderen eskulturak kalean ikusgai jarriko dira. Arrizabalagak egindako altzairuzko eskultura bat Plaza Barrian ipiniko dute eta Andraderen beste harrizko eskultura bat Oreka Art areto inguruan.
 
Victor Arrizabalaga Mañarian jaio zen 1957an. 1980ko hamarkada hasieratik erakusketetan aritu da, bakarka zein taldeka. Altzairua lantzen du, askotan, bere gainean margotuz. Bere artelanak ikusteko jo hona:
 
Arturo Andrade, Allarizen (Ourense) jaio zen 1956an eta eskultorea eta margolaria da ofizioz. Horrez gain, buztina ere lantzen du eta luthierra ere bada. Bere lanaren berri izateko sartu hemen: 
 
Pop Art erakusketa
Horrez gain, datorren otsailaren 5ean,  Victor Arrizabalagaren erakusketa bat ipiniko dute Oreka Art galerian, Pop Art mugimendua jorratzen duena. Erakusketaren irekiera ordua arratsaldeko 19:00etan izango da.