Ohiko saioa egingo da bihar udaletxean

plaentxia_com 2010ko urt. 12a, 13:10
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da plenoa eta bi mozio aurkeztuko dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar, hilak 13, ohiko saioa egingo da udaletxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, azken bi plenoetako aktak onartu eta Alkatetzaren Dekretuen berri emango da. 
 
Bestalde, Gobernu taldeak,  Soraluzeko Udaleko kargu publikoen irabaziak jaisteko proposamena egingo du. Horrez gain, mozio bi aurkeztuko dira. Bata, EAJ, EE eta PP alderdiek trafikoen noranzkoen aldaketari buruzkoa, beste zenbait plenotan egin bezala. 
 
Bigarren mozioa Jose Luis Arizaga, Larraitz Lakuesta eta Aitor Prieto udal zinegotzi hautetsiek aurkeztuko dute, Aramaioko alkatearen kontra irekitako prozedura judizialen inguruan.