Etorne Aranburu ordiziarraren logoa izango da 2010eko Debagoienako Trikitixa Egunaren irudia

plaentxia_com 2010ko urt. 12a, 12:04
2010eko Trikitixa Eguna Soraluzen ospatuko da datorren apirilaren 17an.
 
 
 
 
 
 
 
 
Joan den azaroan zabaldu zen logoak aurkezteko epea eta dagoeneko aukeratu dute irabazlea: Etorne Aranburu ordiziarraren logoa erabiliko da apirilean herrian ospatuko den trikitilari jaian. Etorne Aranburuk 150 euroko saria irabazi du.
 
Irudian marraskilo baten gorputzetik panderoa eta trikitixa ikusten dira. Behean zera irakur daiteke: Debagoeienako Trikitixa Eguna 2010, apirilak 17, Soraluze. Marraskiloa, panderoa eta trikitia zein testua, lehiaketaren oinarrietako baldintzetako bat ziren.