Alzheimer gaixoen erretratoak Oreka Art aretoan

Jean Claude artista frantziarraren lanak ikusgai egongo dira urtarrilaren 8tik aurrera.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oreka Art aretoak beste erakusketa bat ekarriko du Soraluzera. Oraingoan Jean Claude artista frantziarraren "Patologías: Nº 2, El arco senil" erakusketa ekarri du Alberto Ramirez aretoko arduradunak.
 
Erakusketa alzheimerra pairatzen duten gaixoen erretratuez osatuta dago, euren itxura fisikoa margolan  bidez jasota. Jean Claude-ren erakusketa urtarrilaren 8tik 17ra bitartean egongo da Soraluzen.
 
Ordutegia
Astelehenetik barixakura: 18:30etik 20:30era.
Zapatua: 12:00etatik 14:00etara.
Domeka: 12:00etatik 14:00etara.