Kiroldegian eskaintza zabala otsailetik aurrera

plaentxia_com 2009ko abe. 22a, 12:12
Adin guztietako kirolzaleei zuzendutako eskaintza emango du kiroldegiak. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Otsailetik aurrera, kiroldegiko kirol jardueretarako kudeaketaren ardura BPXport enpresak hartuko du. Horrekin batera, kurtso berriak hasiko dira kiroldegian eta gainera, ate-irekiak egingo dituzte jarduerak probatzeko. Ate-irekiak urtarrilaren 18tik 29ra egingo dituzte, gero otsailean kurtsoekin hasteko. Ate-irekietan parte hartu nahi duenak izena eman behar du kiroldegian, urtarrilaren 11tik 15era bitartean. 
 
Eskaintza zabala
Kurtso berri mordoa antolatu dituzte plaentxiarrentzako: aerobik, pilates, 3. adina, GAP-BOSU,  multifitness, step-body, training, salsa eta streching. Bestalde uretako jarduerak ere izango dira, aquagym, haurtxoen igeriketa, haurren  igeriketa, helduen igeriketa eta ur jolasak.
 
Abonoak urtarrilaren 4tik aurrera
Udaletik jakinarazi dute, abonoak datorren urtarrilaren 4an egiten hasiko direla kiroldegian. Joan den urtean abonatua izan denak ere, berriz egin beharko du. Ordutegien informazioa jaso nahi duenak kiroldegira jo dezala.