Fernando Oregik irabazi du Kontrargiren Argazki Rallya

plaentxia_com 2009ko abe. 21a, 12:59
Azaroaren 22an ospatu zen eta 32 parte hartzaile ibili ziren argazkiak ateratzen. (Fernando Oregiren Rallyko argazki irabazlea)
 
 
 
 
 
 
Duela hilabete eskas jokatu zen Kontrargiren XXI. Argazki Rallya eta epaimahaiak, Alberto Luke eta Mikel Orozco eibartarrak eta Antonio Valencia donostiarrak, Fernando Oregi plaentxiarraren argazkia saritu du lehen postuan, 100 euro irabazi ditu.
 
Bigarren sailkatua Carlos de Cos izan da eta hirugarren Luis Fco. Llavori zumaiarra, 80 eta 60 euroko sariak jaso dituztelarik hurrenez hurren. Azkenik, herriko argazkilari onenaren 60 euroko saria Aitziber Mayok irabazi du.
 
Gaztetxoetan, lehen saria Ander Feo bergararrak jaso du, bigarrena Silvia Loscos plaentxiarrak eta hirugarren saria Inazio Dulanto bergararrak, maila honetako opari batez saritu dituzte.
 
Sari banaketa datorren zapatuan, abenduaren 26an egingo dute, eguerdiko 13:00ean kiroldegiko erakusketa aretoan.