Musika eskolako ikasleek Eguberrietako Kontzertua eskainiko dute gaur

Arratsaldeko 19:00etan urteroko kontzertua emango dute Zinean.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 19:00etan musika eskolako ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute urteroko Eguberrietako kontzertuan. Aurten, lehendabiziz, kiroldegiko zinean joko dute eta kontzertu honen atzetik etorriko dira Gabonetako ekitaldiak. Plaentxiatar guztiak gonbidatuta daude kontzertura.