Soraluzeko Euskalgintzak Egunkariaren aldeko egitaraua antolatu du

plaentxia_com 2009ko abe. 15a, 11:37
Bideo emanaldia, kantu jira, argazki jendetsua eta Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu ditu.
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa. Elkartasun adierazpenak etengabe heldu zaizkie bost auzipetuei eta Soraluzeko Euskalgintzak ere bere ekarpena egin du ondorengo ekimenak antolatuz:
 
Abenduaren 17an, eguena, Zinean bideo emanaldia eta tertulia egingo dira.  Abenduaren 19an, zapatua, Kantu Jira egingo da 12:30ean Plaza Barritik irtenda. 13:30ean talde argazkia aterako da Plaza Barrian.
 
Azkenik, Bilbon Euskaldunon Egunkariaren aldeko manifestaziora joateko autobusa 15:30etan irtengo da Gilatik.
 
Autobusean joan nahi duenak eman dezala izena Iratxo gozodendan, Pil-pilean Euskara Elkartean edo deitu/idatzi 943 75 13 04 edo koordinazioa@pilpilean.com -era.
 
{mosimage} 
2003an kazetaren itxiera salatzeko Donostiako manifestazioa.
 
Antolatzailea Soraluzeko Euskalgintza (Pil-pilean Euskara Elkartea, EHE eta AEK)