Sorako Erregionalak hiru puntuak lortuta etxeratu ziren

plaentxia_com 2009ko abe. 14a, 12:48
Azken jardunaldian, herriko hiru taldeetatik Kadeteek eta jubenilek galdu egin dute.
 
Pasa den asteburuan Erregionalek 4-1 irabazi zioten Getariako Ketari. Hiru puntuak eskuratuta zortzigarren daude, 18 punturekin. Datorren zapatuan Lazkaoren kontra jokatuko dute.
 
Kadeteek eta Jubenilek ez dute horren zorte ona izan. Sorako kadeteek 0-7 Anaitasunaren kontra galdu zuten. Hurrengo jardunaldian Lagun Onak-en aurka neurtuko dira. Hain zuzen, sailkapeneko liderrak dira 39 puntu batuta, Sorako kadeteak berriz, bosgarren daude 14 puntu batuta. 
 
Jubenilek ere galdu egin dute Amaika Baten aurka gol sorta ederra jaso eta gero: 10-2 galdu dute. Hurrengo jardunaldian Urkiren kontra jokatuko dute. Urkik 20 puntu ditu eta sailkapenean laugarren dago. Sorako Jubenilek 7 puntu dituzte eta haimakagarren daude.