Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute eguaztenean

plaentxia_com 2009ko abe. 11a, 13:46
Gabonetako egitaraua ekitaldiz beteta dator, haur parkeak, kontzertuak, zine emanaldiak, pailazoak...
 
 
 
 
 
 
 
Datorren eguaztenean Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute. Honen atzetik etorriko da Gabonetako ekitaldi sorta oparoa. Zinean pelikula emanaldiak izango dira, kantu jaia eta Egunkariaren aldeko kantu jira ere bai.
 
Baina seguruenik, ondoen pasako dutenak herriko haurrak izango dira, ekintzaz betetako Gabonak izango dituzte eta; esate baterako, Gabonetako haur parkeetara eta patinatzera irteerak egingo dituzte, pailazoen eta magoen emanaldiak izango dituzte eta pelikulak ikusi ahalko dituzte zinean.
 
EGUBERRIETAKO EGITARAUA
 
Abenduak 16, eguaztena
16:40ean, Musika Eskolako ikasleen partitura-eskaintza Olentzero eta Mari Domingiri.
19:00etan, Musika Eskolaren Eguberri Kontzertua, Zinean. Ant.: Soraluzeko Musika Eskola
 
Abenduak 17, eguena
16:30ean, PHI-ko ikasleen marrazki-eskaintza Olentzeko eta Mari Domingiri. Ant.: Plaentxi Herri Ikastetxea
17:00etan, Kantu Jaia Zaharren Egoitzan. Ant.: Zaharren Egoitzako Euskara Taldea
 
Abenduak 19, barixakua
12:30ean, Plaza Barrixan, EGUNKARIAren Aldeko Kantu-Jira. Ant.: Soraluzeko Euskalgintza
 
Abenduak 20, domeka
17:00etan, "Vickie Bikingoa" pelikula, Parrokiaren Aretoan. Ant.: Atxolin Guraso Elkartea
 
Abenduak 23, eguaztena
18:00etan, Eriz Magoa Zinean.
 
Abenduak 24, eguena
11:00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira eta opari banaketa, Plaza Barrixan.
Ant.: Plaentxi Ikastetxea, Kukumixo, Pil-pilean eta Musika Eskola
 
Abenduak 26, zapatua
11:30etatik 13:30era / 16:00etatik 19:00etara, HAUR PARKEA kiroldegian.
 
Abenduak 28, astelehena
10:30ean, Eibarko GUAI haur parkera irteera, estaziotik, 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Ant.: Atxolin Guraso Elkartea.
15:00etan, Txuri Urdinera irteera patinatzera, estaziotik, DBHko ikasleentzat. Ant.: Keixeta Guraso Elkartea
 
Abenduak 29, martitzena
15:00etan, Txuri Urdinera  irteera patinatzera, 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
15:30ean, Bilboko PINera irteera, estaziotik, 3. eta 4. mailako ikasleentzat.
Ant.: Atxolin Guraso Elkartea
 
Abenduak 30, eguaztena
18:00etan, Kuko, Truko eta Bolenwaider PAILAZOAK, Zinean. Ant.: Atxolin Guraso Elkartea.
 
Urtarrilak 2, zapatua
11:30etik 13:30era / 16:00etatik 19:00etara HAUR PARKEA kiroldegian.
20:00etan, Abesbatzaren Gabonetako Kontzertua parrokian. Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza
 
Urtarrilak 5, martitzena
19:00etan, Erregeen Kabalgata Txurrukenetik eliza atarira. Ant.: Beti Prest