Sei urteren ondoren hasi da Regina Maiztegi soraluzetarraren kontrako epaiketa

plaentxia_com 2009ko abe. 10a, 11:40
Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi da Regina Maiztegi soraluzetarra eta beste hamabi euskaldunen kontrako epaiketa. Fiskaltzak sei eta hamar urteko karztela zigorra eskatzen du bera eta beste 12 lagunendako, ETA-ko kide izan edo berarekin kolaboratzea leporatuta. 
 
Duela sei urte, 2003an atxilotu zituzten hamairu lagunak sarekada prebentibo batean eta torturak salatu zituzten.
 
Epaiketak datorren astelehenean jarraituko du Madrilen.