Sorako kadeteek berdindu egin dute

plaentxia_com 2009ko abe. 8a, 13:30
Jubenilek Urolaren aurrean galdu dute; Pelotan, Aritz Laskurainek eta Xalak ere galdu egin dute.

 
Joan den asteburuan, herriko futbol taldeek ohiko partiduak jokatu zituzten, Sorako erregionalek ez ezik. 
 
Sorako Jubenilek 1-2 Urolaren aurka galdu zuten. Hurrengo neurketan sailkapeneko buruan den Amaikak Bat-ren kontra lehiatuko dira. 33 puntu batu ditu Amaikak Bat-ek; jubenilek 11 puntu dituzte. 
 
Sorako Kadeteen partiduan gol zaparrada ederra izan zen arren, ez zen inor gainjarri. Azkenean, bosna (5-5) berdindu zuten Mutriku Txikiren aurka. Datorren asteburuan Anaitasunaren kontra lehiatuko dira. Sailkapenean bigarren daude, 30 punturekin; Sorako Kadeteak berriz bosgarren daude, 14 puntu batuta.
 
Pelota
Pelotari dagokionean, Aritz Laskurain plaentxiatarra 22tik hurbil geratu zen pasa den zapatuan Tolosan jokatu zuen partiduan. Ordea, 22ra lehenak heltzen, Olaizola II - Peñagarikano bikotea izan zen:
 
Olaizola II - Peñagarikano 22
Xala - Laskurain 21