Bi soraluzetar eta azkotiar batek istripua izan dute eta herritarretako bat larri dago

plaentxia_com 2009ko abe. 4a, 13:37
Atzo eguerdiko 13:20an N-634 errepidean, Maltzaga parean Opel Astra batek eta Opel Movano batek elkarren aurka talka egin zuten. 
 
Opel Astran bi plaentxiatar eta azkoitiar bat zihoazen. Bidaiarietako bik (20 urteko A.M.F. azkoitiarra, eta 18 urteko J.P.I. soraluzetarra) zauriak jasan zituzten eta Mendaroko Ospitalera eraman behar izan zituzten. Hirugarrena, 18 urteko I.P.C. izeneko soraluzetarra, zauri larriekin Donostiako Ospitalera eraman zuten eta zainketa berezien gelan dago. 
 
Atzoko istripuak auto ilada luzeak eragin zituen. Trafikoa moztu egin behar izan zuen Ertzaintzak eta suhiltzaileak joan behar izan zuten autoan harrapatutako lagunak ateratzeko. Ordu batera, bide bat zabaldu zen eta beste ordu bat beranduago trafikoa guztiz berrezarri zen.