Gaurtik aurrera A gripearen aurkako txertoa anbulategian har daiteke

plaentxia_com 2009ko aza. 18a, 13:31
Arrisku taldeetako pertsonek bakarrik har dezakete txertoa.
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur hasi dira Soraluzeko anbulategian H1N1 edo A gripearen aurkako txertoa ematen.
 
Txertoa hartzea ez da derrigorrezkoa, boluntarioa da. Berez ez dago zehaztuta zein adin tarteko pertsonek har dezaketen txerto hau baina arrisku talde batekoa izan behar da txertoa jasotzeko.
 
Arrisku taldeak honakoak dira: osasun langileak, zerbitzu publikoetako langileak, arrisku patologiadun pertsonak eta haurdunak. Azken talde honendako txertoa berezia da eta berau hartu nahi duten emakumeek datorren astera arte itxaron beharko dute, orduan izango baitute anbulategian.
 
Txanda hartu nahi duenak, anbulategira deitu behar du, 943 75 22 59 telefonora eta bertan esango diote txertoa har dezakeen ala ez; esan bezala, arrisku talde batekoa bada hartu ahalko du, bestela ez. 
 
Estatuan herenegun hasi ziren txertoa banatzen eta 11'5 milioi pertsonaren esku egongo da. Herritarrek informazio gehiago Osakidetzaren 900 474 732 telefonoan  lor dezakete edo bere webgunean
 
Txertoa ez ipintzeko gomendioa aditu baten ahotik
Jende guztiak ez ditu horren argi ikusten txertoa jasotzeak izan ditzakeen onurak. Begira bestela Rauni Kilde doktore eta Finlandiako ministro ohiak egindako adierzpenei.