Mendi taldeak Besaide eguna ospatu zuen

Arrasateko Udala auzotik abiatu eta Besaideraino egin zuten itzulia. (Irudia: Nikolas Mendia)
 
 
 
 
 
 
 
Atzo, Besaidera mendi itzulia egin zuen herriko mendi taldeak. Ikasturteko bigarren irteeran 57 lagun batu ziren eta eguraldia ondo portatu zen, ateri egin zuen egun guztian. Ibilaldia Besaiden bukatu zen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren puntuan. Gainera, Besaide eguna ospatzen zen bertan. 
 
 
Asteburuko kirol emaitzak 
 
Futbolean, Jubenilena izan da garaipen bakarra. Pelotan, Aritz Laskurainek galdu egin du Logroñon.

FUTBOLA
Herriko futbol taldeen artean, Soraluzeko Jubenilek 4-2 irabazi zien Bergarari. Sailkapenean bigarren daude, 3 punturekin, Amaikak Bat, Urki eta Eibartarrakekin parekatuta. 
Erregional preferentean, Soraluzek Zestoa hartu zuen eta 1-3 etxean galdu. Punturik lortu ez eta zortzigarren daude, 3 punturekin, Zestoa, Aretxabaleta eta Mutrikurekin parekatuta. 
Kadete mailan, Urolaren aurka porrota izan zuten Sorakoek, 3-0 galduta.  Bat ere punturik gabe, seigarren daude sailkapenean, Ilintxa, Ikasberrirekin parean.
 
PELOTA
Bestalde, pelotan Aritz Laskurainek Logroñoko Las Gaunas pilotalekuan jokatu zuen. Retegi Bi-rekin bikote, 22-14 galdu zuten Saralegi-Patxi Ruiz bikotearen aurka.