Shake Before Use gaditanoen kontzertua izango da gaztetxean

plaentxia_com 2009ko ira. 17a, 14:06
Euren 10. urteurrena ospatzeko biran Soraluzeko kontzertua gehitu dute. (Irudia:Rafa Iniesta)
 
 
 
 
 
 
1999an sortutako taldea bada ere, Jerez de la Fronterakoen ibilbide diskografikoa nahiko berria da. Hiru lan dituzte kalean, ingelesez abesten dute eta euren estiloa rock, indie eta musika alternatiboaren artean dagoela diote kritikoek.
 
Hamar urte egin dituzte taula gainean eta hori ospatzeko bira berezia hasiko dute bihar Jaenen. Etzi Bartzelonan joko dute eta domekan Soraluzeko gaztetxean gaueko 22:00etan. Ondoren, Kantabria, Gijon, Alcalá de Henares, Malagan jo eta Madrilen amaituko dute.
 
Taldekideak: Jorge Sanz (gitarra eta ahotsa), Alberto Curtido (bajua), Jesus Rodríguez de Medina (bateria) eta Pablo Sanz (gitarra).
 
Diskografia:
-"Utopidogy" 2005
-"0'194513 Yards" 2006
-"Shake Before Use" 2008
 
Euren musika www.shakebeforeuse.net web gunean entzun dezakezue.