Memoria Historikoaren lan taldea osatzeko lehen bilera urriaren 5ean izango da

plaentxia_com 2009ko ira. 16a, 13:38
Lehen saio honetan, lan taldea osatu eta Soraluzen gerra garaian gertatutakoaren berri emateko pausuak zein izango diren zehaztuko da.
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko Memoria Historikoa berreskuratzeko lehen bilera, datorren hilaren 5ean egingo da Udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Lan taldea osatzeaz gain, iraganeko kontuak berreskuratzeko pausuak ere zehaztuko dira.
 
Bertan izango da gainera, Debabarreneko Intxorta elkarteko kide Jose Ramon Garai jauna. Intxorta, Deba bailaran memoria historikoa bildu eta berau gizarteratzeko lanean diharduen elkartea da.
 
Bilera honetan interesaturik dagoen edozein herritarrek har dezake parte.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Argazkiak: Eibarko Udal Artxiboa.