Muttikoen egunerako autobusa antolatu du Urrats Dantza Taldeak

plaentxia_com 2009ko ira. 14a, 17:38
Urriaren 11an Muttikoen eguna ospatuko da Lapurdiko Arrangoitzen eta bertara dantzara joateko aukera eskaini nahi die herritarrei Urrats Dantza Taldeak. (Irudian ikastaroan parte hartu zutenak muttiko dantzak dantzatzen, Santiago-Santana jaietan)
 
 
 
 

 
 
Aurten hirugarrenez joango dira soraluzetarrak Lapurdiko muttikoen egunera. Iaz Galtzagorri txaranga izan zen bertan eta orain bi urte Urratsekoak. Udaberrian muttikoen dantzak ikasteko ikastaroa antolatu zuen Urratsek eta izan zuen arrakasta dela eta, autobusa antolatu dute Arrangoitzera joateko. Urriaren 11an goizeko bederatzietan irtengo da Estaziotik.
 
Muttikoen eguna, egun herrikoia izaten da, egun osoko jaia eta bertako herritarrak ere hurbiltzen dira festara. Bazkari herrikoia egiten da eta bertan parte hartzeko aukera ere izango da. Egun osoan zehar muttikoen dantzak dantzatzen dituzte hurreratutako denek.
 
Autobusean izena emateko :jo Pil-pileanera (943751304 edo koordinazioa@pilpilean.com) edo Iratxo goxotegira.
 
Izena emateko epea: urriaren 5a baino lehen. 
 
{mosimage} 
 dantza kalejiran muttikoak dantzatzen
 {mosimage}
 amaieran, Larrain Dantza dantzatu zuten