1959an jaiotakoen bazkaria

plaentxia_com 2009ko ira. 11a, 14:09
Urriaren 24ean 50. urtebetetzea ospatuko dute Txurruka jatetxean. Plaza zaharrean 13:00 aldera bildu eta 14:00etan taldearen argazkia egingo dute Plaza Barrixan. Handik Txurruka jatetxera abiatuko dira bazkaltzera eta nahi duenak gauean ere afaltzera geratzeko aukera izango du.
 
Bertara joan nahi duenak 70 euroko diru-sarrera egin beharko du KUTXAko 2101 0062 19 0012351250 kontuan, izen-abizenekin batera.