Pelota taldeak jubenil eta kadeteak behar ditu

plaentxia_com 2009ko ira. 10a, 02:00
Herriko pilotariek deialdia egin dute irailaren 21erako, herriko gazteak pilotara erakartzeko.
 
 
 
 
 
 
 
 
Herri arteko txapelketetan (interpueblos gaztelaniaz) jokatzeko gazteak falta direla eta, kiroldegiko pilotariek deialdia egin dute kadete (14-15 urte) eta jubenil mailan (16-17) gazteak bildu eta aipatu txapelketan parte hartzeko. Horrela, informazio gehiago nahi duena hurbildu dadila kiroldegira irailaren 21ean, arratsaldeko 19:45ean. Bertan hitz egingo baita honetaz guztiaz.
 
Sorako erregionalek zapatuan ekingo die denboraldiari
Bestalde, herriko futbolariek aste honetan hasiko dute denboraldia. Sorako lehen mailako erregionalek Mutrikuren aurka jokatuko dute Debako Errotazar zelaian, Mutrikukoa obretan dago eta. Sorak denboraldi berria indarrez hasiko du, bost fitxaketa berri eta babesle eta guzti, Soraluze Kooperatibak babestuta. 
 
Joseba Garcia hamargarren Mendiko Euskal Txapelketan
Mendiko Euskal Automobilismo Txapelketako 5. froga La Antigua, Zumarragan izan zen. Bertan, Joseba Garcia soraluzetarrak 21. postuan amaitu zuen, 00:02:39'029 -ko denbora eginda. Zumarragan 13 puntu irabazi eta guztira 42 punturekin, sailkapen orokorrean bi postu aurrera egin eta hamargarrenean dago orain.