Bizikaleko merkatariek 600 euro zozketatuko dituzte

plaentxia_com 2009ko ira. 9a, 17:12
Jaietan egin zuten moduan, errifak banatuko dituzte dendetan eta urriaren 2an izango da zozketa.
 
 

 
 
 
 
 
 
Bizikale merkatari elkarteak zozketa ipini du martxan. Elkarteko kideen dendetan erosketan egiten dituenari errifak banatuko zaizkio. Errifa hauek 600 euroko sari potoloa irabazteko aukera emango dute urriaren 2an egingo den zozketan.