Mendi taldeak lehen irteera Urkiolara egingo du

plaentxia_com 2009ko ira. 9a, 15:46
Domeka honetan mendizaleak Aramaiotik Urkiolara joango dira eta horrela urteroko mendi irteerei hasiera emango die. (Irudian mendizaleak apirilean Mendiola-Gurutze Berri bitarteko mendi itzulian)
 
 
Argazkia: Carlos de Cos
 
Irteera datak:
Irailak 13 - Aramaiotik Urkiolara
Irailak 20 - Besaidera Udalatik
Urriak 4 - Zalduondo-San Adrian
Urriak 11 - Soraluze ezagutzen
Urriak 25 - Bazkide eguna baba-janarekin
 
 
Irteeretara joan nahi duenak mendi-irteeren asteko osteguna baino lehen eman beharko du izena, Herri Ikastetxean edo Iratxo Goxotegian.