Sutea izan da San Andres auzoan

plaentxia_com 2009ko ira. 8a, 22:57
San Andres auzoko pinudi batean sutea izan da gaur arratsaldean. Auzotarrak izan dira lehenak iristen eta ondoren suhiltzaileek guztiz itzaltzeko laneri ekin diote. 
Ez da kalte larririk izan.
 
 
 
 
 
Eguardiko 14:45 aldera auzotar batzuek kea ikusi dute Aixerdin (Izarre baserriaren azpiko aldean, San Andres auzoan) eta bertaratu direnean, pinudia sutan zegoela konturatu dira. Larrialdietara deitu dute eta auzoan albistea zabaldu. Hogei auzotar inguru batu dira bertara eta sutea kontrolpean hartu dute. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta basozaina ere han izan dira. Suhiltzaileek zati bat itzali dute eta ondoren basosuhiltzaileak geratu dira ketan zegoen guztia bustitzen.
 
Udako bero handia, sasiz betetako basoa eta hego haizeak sutea zabaltzen lagundu dute, baina sutea zela sortu den ez dute argitu.
 
 {mosimage}
 sutearen kea
 {mosimage}
 auzotarrak
 {mosimage}
 Suhiltzaileak  lanean
 {mosimage}
 
 
ABUZTUAN LEGARDA INGURUAN
 
Abuztuan Ezozi auzoko Legarda baserriaren inguruan ere sutea izan zen. Ordukoa nahita eragindakoa izan zela uste dute zenbait auzotarrek, bi lagun susmagarri izkutuan ikusi zituzten ustearekin. Orduan hiru aldiz piztu zen sua, egunez eta gauez ere bai.