Bihartik aurrera ume zaintza-zerbitzua eskainiko du Herri Ikastetxeak

Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:30etara luzatu dute zerbitzua.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pasa den ikasturtean moduan, Soraluzeko Udalak, Atxolin Guraso Elkartearekin elkarlanean zaintza-zerbitzua eskainiko du herri ikastetxean. Aurten luzatu egin dute zaintza denbora: goizeko 7:30etan hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte. Gainera, opor sasoian ere umeak bertan uzteko aukera edukiko dute gurasoek. 
 
Plaza kopuru mugatua dagoen arren, nahikoa toki libre dagoela eta ikasturte guztian zehar egongo da izena emateko aukera, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan.