Herri sarrerako boladizoko lanak amaitu dira

plaentxia_com 2009ko ira. 7a, 14:56
Modu honetan iparraldeko sarbidetik zein sagar-errekatik behera doazen ibilgailuek maniobrarako lekua irabazi dute. (Irudian iparraldeko sarbideko lanak amaituta).
 
 
 
 
Orain arte errepidea estuegia zen ibilgailu handientzat, kamioiek eta autobusek leku gutxi zuten maniobrarako. Hori hobetu nahi izan da boladizoarekin. Behin bidea konponduta, ibilgailuek Mendiola industrialderantz jo, Ezozi auzorantz egin edo Donostia/Eibar N-634 errepidea hartu dezakete.