III. Marraskilo Tour irailaren 19an izango da

Iazko ibilbide bera izango du, 35 kilometrokoa. (Irudian iazko mendizaleak Atxolinen)
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluze Mendi Taldeak gertu du III. Marraskilo Tour-a. Irailaren 19an, zapatua, izango da eta iazkoak izan zuen ibilbidea mantenduko du. Mendizaleek goizeko 6:00etan ekingo diote Plaza Barrittik hasita tipi-tapa Sagar-errekan gora eta mendialde biak zeharkatuta, Boskoittitik behera Plaza Barrixan amaituko dute mendi buelta. 35 km-ko ibilbidean zehar partaideek hornidura postuak izango dituzte eta 15:00etan bazkaria izango da denentzat.
 
Izena emateko, mendi taldekoak martitzen eta eguenetan egongo dira Pil-pileanen, 19:30etatik 20:30etara. Bertaratu edo  943 75 13 04 telefonora deitu.
 
Bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute, besteek 10 euro eta egunean bertan plazarik badago 15 eurokoa izango da inskripzioa. Kontu zenbakia: Kutxako 21010062160121871321. Kontzeptuan izen-abizenak jarri. Frogagiria dortsala hartzeko aurkeztu beharko da. 
 
{mosimage} 
 
 Ibilbidea: Sagar-Erreka - Topinburu - Azurtza - Gallastegitorre - Krabelinaitz -Untzeta - Soraluze - Zeleta - Argateburu - Karakate - Atxolin - Irukurutzeta - Kurutzebakar - Artzain txaboleta -  Pagodebedeinkatu - Ipiñarritta - San Andres - Boskoitti - Soraluze