Badatoz San Martzialak!

plaentxia_com 2009ko ira. 3a, 16:05
Umeentzako jolasak, paella lehiaketa eta bertsolariak izango dira aurtengo jaietan. (Irudian iazko jaiak)
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oporretatik egunerokora aldaketa gogorra izan ohi da. Uda ez da amaitu ordea eta ezta jaiak ere. Asteburuan San Martzialera joatea baino plan hoberik ba al da?
 
Hona hemen aurtengo SAN MARTZIALETAKO EGITARAUA:
 
Zapatua 5
17:00 Jaien hasiera. Umeentzako jolasak.
18:00 Zezenak
20:00 Afal aurreko berbena
23:00 Kontzertuak Los viernes al ron, Klak!son eta Xxerosietterekin.
00:00 Salda banaketa
01:00 Zaku Lasterketa
 
Domeka 6
12:30 Meza
13:00 I. Paella Lehiaketa: Generoa etxetik ekarri!
Eman izena 943 75 30 51 tfnoan. Azken eguna bihar, hilak 4.
13:30 Bertsolariak
14:30 Bazkaria prestatutako paellekin.
16:30 XIII. MusTxapelketa eta umeentzako jolasak