III. udako argazki lehiaketako epea hilaren 22an itxiko da

plaentxia_com 2009ko ira. 1a, 15:46
Zer ikusi, bisitatu eta bizi izan duzu oporretan? Momentu horiek argazkitan jaso badituzu, parte hartzazu lehiaketan eta irabazi asteburu pasa nekazal etxe baten. (Irudian iazko irabazlea)
 
 
 
 
Pil-pileanek orain hiru urtetik udako argazki lehiaketa antolatzen dihardu. Bertan parte hartzeko epea uztailaren 29an zabaldu zen eta datorren irailaren 22an itxiko da. Beraz, denbora baduzue erretrato dotoreenak aukeratu eta bidaltzeko. Irabazleak nekazal etxe batean asteburuko egonaldiaz gozatuko du.
 
Parte hartzeko bi bide:
e-postaz: aldizkaria@pilpilean.com
edo ohiko postaz: 27. postakutxatila, 20590 Soraluze
 
Ostantzean, Pil-pileanen bertan entregatu.