Haurrentzako masaje tailarrean izen emateko epea zabalik da

plaentxia_com 2009ko uzt. 17a, 14:08
Bost saio izango dira, irailaren 10etik urriaren 8ra bitartean, ostegunero.
Pil-pilean Kultur Elkarteak haurrentzako masaje tailerra antolatu du datorren ikasturtera begira. Nerea Mendizabal haur masaje hezitzaileak emango du ikastaroa, bost saiotan, ostegunero, Plaentxiako Herri Ikastexean.
 
Haurrak bi txandatan banatuko dira adinaren arabera:
0-1 urte: 16:00-18:00
1-6 urte: 18:00-20:00
 
Haur bakoitzeko bi pertsona joan ahalko dira ikastarora.
Izena emateko epea uztailaren 30ean itxiko da. Bi bide daude horretarako: koordinazioa@pilpilean.com // 943 75 13 04