Udaleku Ibiltarixak 29 gazte bilduko ditu

plaentxia_com 2009ko uzt. 7a, 15:09
Aurten bigarrenez, Kukumixo Aisialdi Taldeak Soraluzeko inguruak ezagutzeko aukera emango die herriko gazteei.
Aurtengoan, 12-14 urte bitarteko 29 gaztek eman dute izena. Denek izango dute aukera ederra Soraluzeko inguruak ezagutzeko. Aisialdiko ekintza dibertigarriak izango dituzte, beti euskaraz eta euskal kultura apur bat gehiago ezagutuz. Gazteek bost begiraleren zaintza izango dute eta beste hainbat laguntzailerena.
 
Udaleku ibiltariak uztailaren 13an hasiko dira eta 16an amaitu, beraz, lau egun eta hiru gau, baserri inguruetan eta lagun artean emango dituzte.